木曜日, 3月 03, 0023

noizean behin


ONCE IN A WHILE/

NOIZEAN BEHIN


( a time-lessons…)

Ekarri naute hona.
Eta jaitsi dira
noizean behin
Buenavistako mollan,
Itsasoa itzali du suak
eukalipto zuhaitzaren enborrak
mundua hankazgora harrapatu gura dabilen psikiatra legez.
Ezen psikiatrak
Noizean behin elkartzen baitira
Pasaian itsasontziei begiratzera.

Aharrausiak bota.
Eta sekulako lezioa jaso:
Biziaren eskeletoa
“Asian tomorrow” eskeletoari so,
hogeita hamar metro zabaleko eskeletoa
180 metro luzeri mundua alderantziz eskainiz,
topa egiten dute
denboraren gainean
noizean behin.

Hitzek egiten dute lurrean bote.
Eta topa berriro.

Bakardade ozenak su ematen dio bere buruari
su bontzo eran,
pausuen jarioak beherantz eraman ditu
bikiak izan daitezkeen moja bi
haien zapatak gozotegiko eskaparatean
etikaren eta erotikaren isuria larrutuz jaitsi dira
neskatxak
eta emakumeak eta kimono jantzirik ederrenak
milioika urteren betileetan
larrutu eta lotu,
ohean.
Eta hemendik aurrera?
Orain zer?

Denborak argitu du lezioa denbora gutxian,
Zertara ekarri nauten hona.

Jaiotzez 
ezin dut erantzunik eman.
Otsoak badoaz, 
alde egin dute dagoeneko egurrak hobekien erretzen duen usainari jarraiki.

0 件のコメント: