月曜日, 2月 28, 0023

木曜日, 2月 10, 0023

HITZOKEI

Hitzokei umorezko banku-terminua ikus, benetan oso onak dira bildutakoak.

Horra barre lagin txikia, 

all-braham @ktku

Idorreria zuen lehen pertsonaia biblikoa.

aloe bera @bedaio3000

Landare hau, bromuroarekin batera erabili izanda militarren artean soldaduei buztana ez goratzeko.

aloe gora @bedaio3000

Landare hau, Viagra naturala bezala ere ezagutzen da. Belardendetan salgai, bestela galdetu zure botikarioari...

alphalpha @JKF

oso berde dauden interneteko produktu/zerbitzuen egoera.

altzairu @txopi

Hiruren artean jaso behar den burdin astun mota bat.

aluminioa @bedaio3000

Ipurdiko zuloa ez erdoiltzeko erabiltzen den materialea.

alupezia @smuakr

pottorsoiltasuna.

aluzin dagizut @smuakr

Te juro que flipo.

Honi buruz

Mikel Iturbek #hitzokei jokorako gordailua prestatzen zebilela esan eta segituan etorri zitzaidan burura bazegoela hori guztia automatizatzeko modua. Hau da, #hitzokei etiketadun Twitterreko mezuak hartu eta datu-base batean gordetzea hiztegi-sarrerak bailiran.
Esan eta egin. Aje egunak ez dira aproposenak halako gauzak burutik bueltaka ibiltzeko baina bai ordea ekimena izateko. Oraindik egitekoak badauden arren, bi-hiru eguneko jolasaren emaitza da hau.

Nola dabil txisme hau?

Sistemak ordu erdian behin #hitzokei etiketadun mezuen emaitzak jasotzen ditu eta definizio bat detektatuz gero gorde egiten du.
Definizioak detektatzeko ondorengoak hartzen dira kontuan:
  • Mezuak #hitzokei etiketa izatea.
  • Mezuak URLrik ez izatea (positibo faltsuak ekidite aldera).
  • Mezuak '@' ikurrik ez izatea (orokorrean RTak dira).
  • Mezuak "TERMINOA: definizioa" patroia jarraitzea (maiuskula/minuskula bereizketarik gabe).
Mezuak automatikoki jasotzean, muga batzuk ere aintzat hartu behar dira, eguneraketak babestuak dituzten erabiltzaileen mezuak ezin direla jaso, adibidez.
Noski, negatibo faltsuak gerta daitezkeenez eta joko hau hasi zenetik eman diren hitz guztiak automatikoki jasotzea ezinezkoa denez, hitz berria gehitzeko inprimakia dago.

Alderdi teknikoa

Garapena Pythonez egin dut, erraza izateaz gain eskaintzen dituen liburutegiekin praktikoki edozer egin daitekeelako.
Webeko kontuetan erraztasun handiak ematen dituelako, Django frameworkarekin aritu naiz lanean. APIarekin lan egiteko zuzenean simplejson liburutegia erabili dut (inolako wrapperik gabe), JSON formatuko emaitza primeran konpontzen baita Pythonekin.
Terminoen eguneraketa automatikoak egiteaz cron ataza bat arduratzen da. Eta gainerakoan ez dago sekretu handiegirik.

Iturburu-kodea

Iturburu-kodea githuben jarri dut edonork kuxkuxeatzeko moduan. Bi zati daude:
Esan gabe doa partxeak onartzen direla!

Harremanetarako

1192 termino daude guztira, 96 egileren artean emanak.