Inon izatekotan hemen gara
hemen, non oheak beti zabalegiak diren,
non izarak non bakarrik non hotz
non leihoak murruetaraino zabaltzen diren
non ateek ixten jarraitzen duten
non telefonoak betiko mututu diren
non etxe orratzek zerua urratzen
non atzerria etxe atariraino etortzen den,
hemen,
hemen.
Inon izatekotan han gara han,
non bideek inora ez daramaten
non biderik ez dagoen non zaratek
non hitzak lapurtzen dizkiguten
non jer tas damin telender donekuntza ba
non isilik egon ezin den
non isilik gauden non isiltasuna astunagoa egiten den
non bete ezin ditugun desirez asetzen garen
non bizitzea zain egotea den
inon izatekotan han gara han,
non inon ezin gara izan ez bada han
han,
han.
Non zu etzauden.
by Jon Benito eta Ibon Egaña
musikatzea, Anarik
0 件のコメント:
コメントを投稿