Hitzokei umorezko banku-terminua ikus, benetan oso onak dira bildutakoak.
Horra barre lagin txikia,
all-braham
Idorreria zuen lehen pertsonaia biblikoa.aloe bera
Landare hau, bromuroarekin batera erabili izanda militarren artean soldaduei buztana ez goratzeko.aloe gora
Landare hau, Viagra naturala bezala ere ezagutzen da. Belardendetan salgai, bestela galdetu zure botikarioari...alphalpha
oso berde dauden interneteko produktu/zerbitzuen egoera.altzairu
Hiruren artean jaso behar den burdin astun mota bat.aluminioa
Ipurdiko zuloa ez erdoiltzeko erabiltzen den materialea.alupezia
pottorsoiltasuna.aluzin dagizut
Te juro que flipo.Honi buruz
Mikel Iturbek #hitzokei jokorako gordailua prestatzen zebilela esan eta segituan etorri zitzaidan burura bazegoela hori guztia automatizatzeko modua. Hau da, #hitzokei etiketadun Twitterreko mezuak hartu eta datu-base batean gordetzea hiztegi-sarrerak bailiran.Esan eta egin. Aje egunak ez dira aproposenak halako gauzak burutik bueltaka ibiltzeko baina bai ordea ekimena izateko. Oraindik egitekoak badauden arren, bi-hiru eguneko jolasaren emaitza da hau.
Nola dabil txisme hau?
Sistemak ordu erdian behin #hitzokei etiketadun mezuen emaitzak jasotzen ditu eta definizio bat detektatuz gero gorde egiten du.Definizioak detektatzeko ondorengoak hartzen dira kontuan:
- Mezuak #hitzokei etiketa izatea.
- Mezuak URLrik ez izatea (positibo faltsuak ekidite aldera).
- Mezuak '@' ikurrik ez izatea (orokorrean RTak dira).
- Mezuak "TERMINOA: definizioa" patroia jarraitzea (maiuskula/minuskula bereizketarik gabe).
Noski, negatibo faltsuak gerta daitezkeenez eta joko hau hasi zenetik eman diren hitz guztiak automatikoki jasotzea ezinezkoa denez, hitz berria gehitzeko inprimakia dago.
Alderdi teknikoa
Garapena Pythonez egin dut, erraza izateaz gain eskaintzen dituen liburutegiekin praktikoki edozer egin daitekeelako.Webeko kontuetan erraztasun handiak ematen dituelako, Django frameworkarekin aritu naiz lanean. APIarekin lan egiteko zuzenean simplejson liburutegia erabili dut (inolako wrapperik gabe), JSON formatuko emaitza primeran konpontzen baita Pythonekin.
Terminoen eguneraketa automatikoak egiteaz cron ataza bat arduratzen da. Eta gainerakoan ez dago sekretu handiegirik.
Iturburu-kodea
Iturburu-kodea githuben jarri dut edonork kuxkuxeatzeko moduan. Bi zati daude:- django-socialdict, terminoak kudeatzen dituen django aplikazioa, berrerabiltzeko moduan.
- Webgunea bera, piezak lotzeko bilgunea, alegia.
0 件のコメント:
コメントを投稿