Hitzokei umorezko banku-terminua ikus, benetan oso onak dira bildutakoak.
Horra barre lagin txikia,
all-braham @ktku
Idorreria zuen lehen pertsonaia biblikoa.
Landare hau, bromuroarekin batera erabili izanda militarren artean soldaduei buztana ez goratzeko.
Landare hau, Viagra naturala bezala ere ezagutzen da. Belardendetan salgai, bestela galdetu zure botikarioari...
alphalpha @JKF
oso berde dauden interneteko produktu/zerbitzuen egoera.
Hiruren artean jaso behar den burdin astun mota bat.
Ipurdiko zuloa ez erdoiltzeko erabiltzen den materialea.
pottorsoiltasuna.
aluzin dagizut @smuakr
Te juro que flipo.
Honi buruz
Mikel Iturbek
#hitzokei jokorako gordailua prestatzen zebilela esan eta segituan etorri zitzaidan burura bazegoela hori guztia automatizatzeko modua. Hau da,
#hitzokei etiketadun Twitterreko mezuak hartu eta datu-base batean gordetzea hiztegi-sarrerak bailiran.
Esan eta egin. Aje egunak ez dira aproposenak halako gauzak burutik bueltaka ibiltzeko baina bai ordea ekimena izateko. Oraindik
egitekoak badauden arren, bi-hiru eguneko jolasaren emaitza da hau.
Nola dabil txisme hau?
Sistemak ordu erdian behin
#hitzokei etiketadun mezuen emaitzak jasotzen ditu eta definizio bat detektatuz gero gorde egiten du.
Definizioak detektatzeko ondorengoak hartzen dira kontuan:
- Mezuak #hitzokei etiketa izatea.
- Mezuak URLrik ez izatea (positibo faltsuak ekidite aldera).
- Mezuak '@' ikurrik ez izatea (orokorrean RTak dira).
- Mezuak "TERMINOA: definizioa" patroia jarraitzea (maiuskula/minuskula bereizketarik gabe).
Mezuak automatikoki jasotzean, muga batzuk ere aintzat hartu behar dira, eguneraketak babestuak dituzten erabiltzaileen mezuak ezin direla jaso, adibidez.
Noski, negatibo faltsuak gerta daitezkeenez eta joko hau hasi zenetik eman diren hitz guztiak automatikoki jasotzea ezinezkoa denez,
hitz berria gehitzeko inprimakia dago.
Alderdi teknikoa
Garapena
Pythonez egin dut, erraza izateaz gain eskaintzen dituen liburutegiekin praktikoki
edozer egin daitekeelako.
Webeko kontuetan erraztasun handiak ematen dituelako,
Django frameworkarekin aritu naiz lanean.
APIarekin lan egiteko zuzenean
simplejson liburutegia erabili dut (inolako
wrapperik gabe),
JSON formatuko emaitza primeran konpontzen baita Pythonekin.
Terminoen eguneraketa automatikoak egiteaz
cron ataza bat arduratzen da. Eta gainerakoan ez dago sekretu handiegirik.
Iturburu-kodea
Iturburu-kodea
githuben jarri dut edonork kuxkuxeatzeko moduan. Bi zati daude:
Esan gabe doa partxeak onartzen direla!
Harremanetarako
1192 termino daude guztira, 96 egileren artean emanak.