月曜日, 9月 26, 0023

berriz

egin duzu berriro, lagun.
beste ezer baino lehen

egin duzu topa,
lagun,
topa begietara bete-betean,
eta elkarri besarkada estua eman.

zenbat bizi ote dauden pentsatuz
ezin duzu
hutsartearen usaina
ulertu

ohartu gabe
ura bezala
etorri zaren begiratu dut zure etengabeko ezinegona.

hantxe dago,
etxean gelditu da.

eta ni zain nago
hementxe bertan